Pasa den ostiralean I. Arimen Gaua modu arrakastatsuan ospatu ondoren, igande honetan, azaroaren 8an, Museo Biziaren edizio berria egingo dute dute Artziniega Museoan. Beste urte batez, Museora hurbiltzen denari iraganeko bizimodua ezagutzeko aukera emango diote. Horretarako, egun horretan Museoak herriko eta eskualdeko hainbat artisau bilduko ditu.
Eraikinak gordetzen dituen garaiko lanbide ezberdinen lan tresnei bizia emango diete artisau ugarik. Hala, antolatzaileen esanetan parada egokia izango da errementaria, arotza, abeltzaina, botikaria, irakaslea, erlezaina, eta beste hainbat lanbidetan nola jardun ohi ziren ezagutzeko.
Museo Bizia egiten hasi zenetik, ekimenak jende ugari erakarri du, nagusiak garai bateko bizimodua oroituz eta gazteagoak duela urte batzuk nola bizi zen ezagutzeko asmoz hurbiltzen dira Artziniegara.
Txerriboda
Azaroaren 21ean Txerriboda gauzatuko dute Artziniega Museoan. Txerrikien jatorria ezagutzeaz gain dastatzeko aukera ere egongo da.