Arimen Gauak, Putxerek eta Mikologiak beteko dute asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2015ko urr. 30a, 10:02

Hainbat hitzordu prestatu dituzte asteburuan Artziniegan kultura, mikologia eta gastronomiari lotuta.

Gaur, Arimen Gaua museoan

Gaur (urriak 30) Arimen Gaua ospatuko dute Artziniega Museoan. Museoko gidariek ziurtatu dute Antzinean eraikinean bizi ziren moja karmeliten espirituak presente egongo direla.

Bisita mota hori egiten den lehen aldia da Artziniega Museoan eta antolatzaileek adierazi duten bezala, berezia izango da. Hala, eraikina erdi ilun egongo da ostiral gauean eta kriseiluez argituko dute.

Urriak 30

Ostiralean Artziniega Museoan Animen Gaua ospatuko dute. Gau horretan, aintzinean eraikinean bizi ziren moja Karmeliten espirituak presente egongo direla adierazi dute Museoko gidariek.

Bisita mota hau egiten den lehen aldia da Artziniega Museoan eta antolatzaileek adierazi duten bezala, berezia izango da. Hala, eraikina erdi ilun egongo da ostiral gauean eta kriseiluez argituko dute.

Bisita gidatu normala egiten saiatuko dira eta Museoko gidariak zehaztu duten bezala, ez da izango susto handietako bisita, baizik eta bisitariengan larritasuna pizteko asmoa dute.

Nahiz eta bisita berezia izan, prezioa ez da moldatu. Parte hartzeko, hamabi urte baino gehiago edukita,  Museoan izena eman behar da eta Museoko gidariek adierazi diguten bezala, leku gutxi geratzen dira.

 

Urriak 31

Larunbatean gastronomiaren txanda izango da: La Jarrilla Txokoak V. Putxera lehiaketa antolatu du Artekaleko plazan.

Goizeko 10etatik 11etara izen ematea zabalik egongo da eta txapelketan herriko pertsonek bakarrik izena eman dezakete. Sariak 14etan banatuko dituzte eta ondoren, parte hartzaileak plazan bazkaltzen geratzeko deia egiten dute parte hartzaileek.

Txapeldunek txapela jasotzeaz gain, putxera bat jasoko dute.

 

Azaroak 1

Igandean Erakusketa Mikologikoa ospatuko da goizeko 11tatik aurrera. Herriko frontoian erakutsiko dituzte eskualdeko onddo eta perretxikoak erakutsiko dituzte.

Aurten herriko frontoian egiten den bigarren urtea da, lehen goiko plazan egiten baizen.

Urtero bezala, gazta bat eta onddoz beteriko otarra zozketatuko dira. Zozketan parte hartzeko zenbakiak salgai egongo dira erakusketa iraun bitartean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide