Artziniegako EAJk indarrean dagoen legealdiko helburu estrategikoak aurkeztu zituen azkenengo tokiko gobernua batzarrean.
Iñigo Gomez alkatearen ustez anbizio handiko proiektua da eta itxi gabeko dokumentua osatu dute, egoera ekonomikoak asko baldintzatuko baitu.
Helburu garrantzitsuenak
Udal gobernu taldeak jarraituko dituen ildoak hurrengoak dira; herritarren partaidetza eta herritarrekiko komunikazioa, herriko zerbitzuak hobetzea, hirigintza berrikustea, hiri-ingurunea modernizatzea, azpiegiturak hobetzea eta garapen ekonomikoa sustatzea.
Egitasmoak gauzatzeko estrategiak
Aipatutako helburuak bete ahal izateko hainbat estrategia jaso ditu udal gobernu taldeak; hiruhilabetekaria argitaratzea paperean, udalak facebook orria izatea, app bat garatzea, gai jakin batzuetan partaidetza prozesuak abiatzea, Osakidetzarekin negoziatzea pediatria zerbitzua eskaini dezan, udalerriko museoak koordinatzea, suteak atzemateko sistema ezartzea, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikustea... horiek guztiak goiko argazkian kontsulta daitezke.