Musika ikasteko aukera berria zabaldu du Artziniegako Rock Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2015ko ira. 30a, 12:34

Hainbat ikastaro aurkeztuz ezagutzera eman da Artziniegako Rock Elkarteak. Musika estilo ezberdinak jorratuko dituzten elkartean, 15 pertsonek eman dute izena jada. Hala, ikastaro ezberdinetan parte hartu nahi duen edonork gaur arratsaldean 19:00etan udaletxe zaharrean antolatu duten batzar irekira bertaratzeko aukera dauka.

Hainbat ikastaro aurkeztuta ezagutzera eman zen Artziniegako Rock Elkarteak. Musika  estilo ezberdinak jorratuko dituzten elkartean, 15 pertsonek eman dute izena jada. Hala, ikastaro ezberdinetan parte hartu nahi duen edonor gaur arratsaldean antolatu duten batzar irekira bertaratzeko aukera dauka.

Nahiz eta Rock elkartea izan, musikaren arlo ezberdinak ere jorratuko dituzte eta aurkeztu dituzten ikastaroak horren isla dira. Hala, gitarra, baxua, bateria eta ahotsa lantzeaz gain, trikitixa, pandero, txistu eta biolinean ere trebatzeko aukera zabaldu dute. Baita ere, musikan hasteko tailer ezberdinak eskaini dituzte eta denborarekin ikasleek musika taldeak sor ditzaten laguntza eskaintzeko prest daude.

Artziniegako Rock elkartea, herriko musika zaletasuna handitzeko sortu zen eta horretarako, ikasleekin ekintza ezberdinak antolatzea espero dute eta urtean zehar antolatzen diren beste ekintzetan musika presente egotea ere bai.

Beraz, Artziniegan musika ikasteko asmoa daukan edonor gaur arratsaldeko 19etan Udaletxe Zaharrera bertaratzeko aukera dauka ikastaro ezberdinen informazioa jasotzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide