Arteko Gure Amaren ohorez ospatzen diren jaiak direla eta, Artziniegako Udalak dohako autobus zerbitzu berezia eskainiko du ostiral honetan, irailak 11an, eskualdeko jendea jaietara hurbildu daitezen. Autobusa, Okondotik aterako da gaueko 22:00etan eta geldialdiak egingo ditu Laudion, Luiaondo eta Amurrio, hurrenez hurren. Modu berean, buelta larunbatean izango da, irailak 12, goizeko 06:00etan, autobusa Artziniegatik aterako da eta ibilbide berdina egingo du, baina kasu honetan alderantziz.
Jaietako eskaintza
Ostiralean, hiru kontzertu egongo dira Artziniegako jaietan. El Sindicato izango da lehenengo kontzertua, 23:00etan hasiko dena. Jarraian, 01:00ak aldera, Los Zopilotes Txirriados arituko dira oholtza gainean eta amaitzeko, 03:00etan Stepi Selektah (Bad Sound System) egongo da bere reggae eta dancehall musikarekin.