Iñigo Gomez Artziniegako alkateak bere facebook profilaren bitartez azaldu du ASK Chemical enpresaren kokapen berriak ez duela eragin handirik izango Artziniegan eta bi langileen egoerari bakarrik eragingo diola.
ASK Chemical-ek iragarri du bere ekoizpena Bilboko Portuan batuko duela. Ondorioz, Castro Urdiales, Idiazabal eta Artziniegako produkzioak bertara mugituko ditu.
Albistearen harira Artziniegako alkateak Clariant Iberica eta ASK Chemical-eko gerentearekin jarri da harremanetan eta horrek ziurtatu dio herrian Clariant Ibericarena dela jarduera gehiena eta horregatik bakarrik bi langileri -ASK Chemical-ekoei, alegia- eragingo diela erabakiak.
Hala ere, aste honetan bilera egingo dute enpresek eta udalak.