Artziniegako Udalak herriko jaiez baliatuko da indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia hauspotzeko.
Horretarako kanpaina abiatu dute, edozein eraso sexista mota salatzeko. Ekimena photocall-aren bitartez gauzatuko dute eta udalak animatu nahi ditu herritar guztiak argazkiak ateratzen. “Jaietako hainbat ekitalditan jarriko dugu, eta bide erraza da erasoak arbuiatzen ditugula erakusteko” adierazi dute udaletik.
Photocall hori Amurrioko jaietan ere erabili zuten.
Irudiak udaleko eta Jai Batzordeko Facebook orrialdean argitaratuko dituzte. Horretarako posta elektronikoz -beldurbarikartzi@gmail.com- edo whatsapp bidez -600761107- helarazi daitezke.