Artziniegako Jaien txupinazoa ostiralean izango da Goiko plazan

Erredakzioa 2015ko ira. 2a, 13:40

Arteko Gure Ama Jaiak aste honetan hasiko dira. Biharko Hiriska elkarteak “Conquistando Las Vegas” antzerkia antolatu badu ere -19:00etan zahar-etxean-, txupinazoa ostiralean izango da.

Arteko Gure Ama Jaiak aste honetan hasiko dira. Biharko Hiriska elkarteak “Conquistando Las Vegas” antzerkia antolatu badu ere -19:00etan zahar-etxean-, txupinazoa ostiralean izango da.

21:00etan izango da pregoiaren irakurketa eta txupina Goiko plazan -estreinekoz hautatu dute leku hori jaiei hasiera emateko-. Ordu erdi lehenago zurrakapotea banatuko dute eta Akelarre txarangak alaituko du giroa.

22:00etan pilotari ohien partidak jokatuko dituzte eta 22:30etan KM 11 taldeko kontzertua hasiko da. Jarraian Trikidantz erromeria egongo da. Gainera, erromeriaren atsedenaldian Kulero eta Galtzontzilo lasterketa egingo dute.

Larunbata

Larunbaterako egun osoko egitaraua prestatu dute -pintxo lehiaketa, herri bazkaria, kontzertuak...- baina ekintzarik herrikoi eta deigarriena 19:30ean izango da Goenkalen, Bonbona eta Garrafa lehiaketa, alegia.

Igandea

Iganderako egun lasaiagoa aurreikusi dute antolatzaileek eta kirolak izango du protagonismo handia txikien lasterketaren, kronoeskaladaren eta Artzikirol partiden eskutik.

Bigarren asteburua

Irailaren 12an eta 13an ere jaien ospakizunekin jarraituko dute Artziniegan. Larunbatean Arteko Landako herri bazkariarekin hasiko dute egitaraua eta jolasak, salbea eta jaitsieraren ostean eskupilota partidak izango dituzte. Musikaren aldetik Honat erromeria taldeak kontzertua eskainiko du eta Las Tea Party DJ-ek emanaldia egingo dute 02:00etatik aurrera.

Igandean gastronomia eta kirola izango dira protagonistak. 09:00etan Marmitako eta Patata Tortilla Txapelketa abiatuko dute. 11:00etan bizikleta lasterketa egongo da eta mus txapelketa eta herri kirolen erakustaldiaren ondoren koadrilen arteko erronka gauzatuko dute.

20:00etan erromeriaren eta odolosteen txanda helduko da 23:00etan jaiak agurtzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide