Artziniega Museoko gelak betetzen dituzten piezak zaintzeko auzolana deitu du abuztuaren azken asterako Artea Etnografi Elkarteak. 1970ko hamarkadan, auzolanaren bidez, herritik sortu zen museoak garai bateko bizimodu ezberdinak irudikatzen dituen hainbat pieza biltzen ditu.
Museoaren mantenuaz Arteako elkartekideak arduratzen dira urtean zehar eta hau indartzeko, uda amaieran auzolanera deitzen du piezen mantenua egiteko. Hala, abuztuaren azken astean museoa osatzen duten piezen garbiketa, zaharberritzea eta oro har mantenua egiteko deia egin da.
Baina lana ez da helburu bakarra. Auzolanaren deialdia bertaratzen direnen arteko erlazioak sendotzeko ere egiten da. Horrekin batera Museoaren eta Elkartearen inguruko ideiak eta proposamenak jasotzeko aukera egokia izango da hauen kudeatzaileentzako.
Lagundu nahi duen pertsona oro Abuztuaren 25etik 30era ongi etorria izango da Artziniega Museoan 11etatik 14etara eta 16:30etatik 19:30etara larunbatera arte eta goizez bakarrik igandean.