“Esku pilota partidak Artziniegako Jaien ekintza garrantzitsuenak dira niretzat”

Erredakzioa 2015ko abu. 24a, 10:00

JUANJO ASTARLOA (Artziniega, 1952) Artziniegako Esku Pilota eskolako kidea da. Eskola izango da aurtengo jaietako pregoilaria.

Zenbat urte ditu Artziniegako Esku Pilota eskolak? Zenbat urte eman dituzu bertan?

Eskola baino lehen kluba existitzen zen. Nik, gutxi gora behera, 30 urte daramatzat esku pilotan eta kluba sortuta zegoen ni sartu nintzenean. Eskola, aldiz, ni sartu ondoren sortu zen.

 

JUANJO ASTARLOA (Artziniega, 1952) Artziniegako Esku Pilota eskolako kidea da. Eskola izango da aurtengo jaietako pregoilaria.

Zenbat urte ditu Artziniegako Esku Pilota eskolak? Zenbat urte eman dituzu bertan?

Eskola baino lehen kluba existitzen zen. Nik, gutxi gora behera, 30 urte daramatzat esku pilotan eta kluba sortuta zegoen ni sartu nintzenean. Eskola, aldiz, ni sartu ondoren sortu zen.

 

Pilota eskolako kideak izango zarete aurten pregoilari. Tanto ona?                                                                                                                

Bai.

"Pilota goratuko duen pregoi labur bat egingo dugu"

Zer nolako bilakaera eman da Artziniegako pilota zaletasunean? Harrobia al dago?

Gazteek ondo erantzun dute, pilota eskolan jokatzen beti egon da jendea eta zerbait antolatu denean jendeak beti parte hartu du. Aurten eskolan 28 gazte egon dira eta baita beste 8 gazte helduago. Herriko pertsonez gain Aiaraldeko jendea ere eskolara bertaratzen da. Horrela, Arespalditzako gazte bat, Añeseko beste bat eta Lantenotik bi gazte izan ditugu taldean. Espero dut hurrengo denboraldian jende gehiago izatea, baina harrobia badago. Beste gauza bat jokalari onak ateratzea da.

Pregoia nolakoa izan den pentsatu duzue?

Ez dugu ezer ez pentsatu oraindik. Aurreko urteetan pregoia egin eta irakurri dutenei nola egin zuten galdetu diegu. Pilota goratuko duen pregoi labur bat egingo dugu. Kirol bezala pilotaren inguruan hitz egingo dugu eta herrian kirola sustatu duten pertsonen inguruan ere bai.

"Jende ugari mugitzen duen ekintza polita iruditzen zait esku pilota"

Zer nolako garrantzia daukat pilotak herriko festetan?

Esku pilota partiduak jaietako ekintzarik garrantzitsuenak dira niretzat. Bi egunetan daude: Txupinazo egunean eta Arteko bazkaria ospatzen den egun handian. Niretzat, antolakuntzatik ikusita, jende ugari mugitzen duen ekintza polita iruditzen zait esku pilota.

Bukatzeko, mezurik edo helarazi nahiko zenuke?  

Herriko Pilota Eskola zabalik dagoela. Edonor etorri nahi badu ongi etorria izango dela. Horretarako abisuak eskegiko dira.

Pregoia Goiko Plazako Udaletxe zaharretik berriz irakurriko duzuen lehenak izango zarete. Zer deritzozu?

Han hasiko badira jaiak gu ez dugu arazorik handik pregoia irakurtzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide