Musika klasikoa protagonista abuztuaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko abu. 12a, 16:02

Jasokundeko Andra Mariaren eliza “Ars Atlantica” taldeak beteko du abuztuaren 15ean. Arratsaldeko 19:00ean izango da kontzertua. 2007. urtean sortutako musika klasikoko taldea da.

Jasokundeko Andra Mariaren eliza “Ars Atlantica” taldeak beteko du abuztuaren 15ean. Arratsaldeko 19:00ean izango da kontzertua. 2007. urtean sortutako musika klasikoko taldea da.

 Taula gainean bikote bat besterik ez dago, Marta Infante eta Manuel Vilas. Marta mezzosopranoa da eta Manuelek ordea, bi lerroko arpa jotzen du. XII. Mendetik XVIII. Mendera arteko eremu latinoko errepertorioak interpretatzen ditu Manuel Vilasek, zuzendaria. Hainbat tokitan eskaini dituzte kontzertuak, hala nola, “Via Stellae” jaialdian, Carlos III.aren Real Koliseoan, Santiagoko Antzoki Nagusian...

 Ikuskizunaren egitaraua

 Bi zati ezberdin izango ditu ikuskizunak. Lehenengoa 7 egile ezberdinez osatua dago. Bigarrena, ordea, 4 egileek osatzen dute. Hau izango da ordena:

Lehenengo zatia

Juan Hidalgo (1614-1685)

G. Caccini (1551-1618)

Francisco Valls (1665-1747)

Espainiar anonimoa (XVII. mendea)

Rugero y Hachas

Beneziar anonimoa (XVII. mendea)

Espainiar anonimoa (XVII. mendea)

Bigarren zatia

Sebastian Duron (1660-1716)

Giovasnni Felice Sances (1600-1679)

Giovanni Maria Trabaci (18ç575-1647)

Tarquinio Merula (1595-1665)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide