Bost urte daramatzate Bizindar Sokatira Taldekoek txapelketa ezberdinetan parte hartzen. Hurrengo denboraldian beste pausu bat eman nahi dute eta mundialean partu hartu nahiko lukete kirolariek. Horretarako neska eta mutil berriak behar dituzte.
Orain arte neskek bakarrik lehiatu dute, baina mutilak ere prest daude txapelketetan parte hartzeko. Dena den, ez daude nahikorik eta horregatik Artziniegako zein inguruko herritarrei dei egiten die klubak kirol hori frogatzera anima daitezen.
Denboraldiaren lehenengo eguna irailaren 9 an izango da eta Bizindar Taldeak edonori hurbiltzeko gonbidapena luzatzen du. Arratsaldeko 19:00ean izango da hitzordua eta inolako konpromisorik gabe sokatira frogatzera animatu nahi dute jendea.
Txapelketak
Egun 6 neska ta mutil bat besterik ez ditu klubak. Normalean neskak 4x4 eta 8x8 txapelketetan parte hartzen dute. Hori dela eta, beharrezkoa dituzte neska gehiago. 8X8 txapelketan ere, modu mistoan parte hartzen dute Sokarri eta Sokarrolako mutilekin batera. Horregatik mutil gehiago nahi dituzte, beste talde batzuen kirolariak hartzen ez ibiltzearren. Talde oso bat sortu nahi dute, mutilez eta neskez osatua.