Bi txapelketetan parte hartu du Zuriñe Frutosek asteburuan eta bietan lortu du lehen postua.
Ostiralean, Martintxu Igoeraren 6. edizioa izan zen. Lasterketa honek soilik 2 kilometro ditu baina gainean 15 kilotako zakua eraman beharra dago. Zuriñek lehen postua lortu zuen eta gainera, errekorra ere lortu zuen. Guztira, 20 minutu eta 50 segundo tardatu zituen lasterketa bukatzeko, hau da, errekorra baino 4 minutu gutxiago.
Larunbatean, ordea, I Otxarango Mendi Lasterketa izan zen. Lasterketa egiten zen lehen aldia zen, izan ere, aurrekoetan, mendi martxa besterik ez da egon. 12 kilometrotako mendi lasterketa honetan Zuriñek ordu bat eta 16 minutuko denbora lortu zuen eta horrek lehen postua eman zion.
Momentuz 4.postuan Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan
Zuriñe oso ondo doa Espainiako Mendi Lasterketan Txapelketan. Izan ere, bi lasterketa baino ez zaizkio falta bukatzeko eta oraingoz 4.postuan doa. Hirugarren korrikalariak bakarrik 2 puntu ateratzen dizkio.
Ourensen izan zen egindako azken lasterketa. 32 kilometrotako lasterketa izan zen eta bertan 3. postua lortu zuen. Guztira 6 lasterketa dira, baina 2 besterik ez zaizkio falta. Asteburu honetan Castellonen izango du azkenaurrekoa.
Urria arte, ordea, ez da txapelketa bukatuko, hilabete horretan Murtzian egingo baitute azken lasterketa.