La Jarrilla txokoak eta Artziniegako Udalak herriko IV. Sukalki Lehiaketa antoilatu dute zapatu honetarako. Artekaleko plazan egingo da eta aurreko urteetan jende asko batu duen ekitaldia izanik, aurten ere herriko kuadrilla ugari elkartzea espero da, dagoeneko udako gastronomia hitzorduetako klasiko bihurtzen ari den hitzordu honetarako.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, izen-ematea doakoa izango da eta 10:00etatik 11:00etara egin ahal izango da Artekaleko plazan. Bitarte horretan ibilgailuak sartu ahal izango dira zamalanak egiteko, baina ondoren ez. Sukalkiak aurkezteko epea, berriz, 10:00etaik 13:30era izango da. Horretaz gain, lehiaketaren baldintzak ere jakinarazi dituzte, besteak beste Artziniegako bizilagunek baino ezin dutela parte hartu, ezin direla lapiko arinak erabili, eta sukalkia gutxienez 6 pertsinentzako izan behar dela. Osagaiak ere zehaztu dituzte: behi-okela, piper txorizeroa, patatak, kipula, azenarioak, idarrak, tomatea, olioa eta gatza. Era berean, adierazi dute epaimahaiak aparteko balioa emango diola sukalkia egiteko errezeta tradizionalari.
Sariei dagokienez, lehenegno hiru sailkatuentzat egongo dira, baina antolatzaileeke z dute zehaztu zeintzuk izango diren. Sariak banatu ostean parte-hartzaileek aukera izango dute Artekaleko plazan bertan bazkaltzeko.