Uztailaren 18a aukeratu dute aurten Peñalba Erronka berriz ere egiteko. Aurreko urtean ez zuten egin, baina, aurten Erretes Tudelako jaiekin batera egitea erabaki dute. Artziniegako Txirrindularitza Elkartea eta Ganzorrotz Mendi Taldea dira ekimenaren antolatzaileak.
Korrikalari zein txirrindulariek Peñalba tontorrera joan-etorria egin beharko dute.
Goizeko 11:00etan abiatuko dira Erreteseko plazatik. Korrikalariek 5 km-ko ibilbidea egin beharko dute, harrobiko pistatik igo eta jaitsiz. Txirrindulariak, ordea, behin tontorra igo direnean , Artietaraino joango dira eta handik Erretesera, guztira 7,300 km egiteko, Antolatzaileek adierazi dutenez, Ibilbidea oso azkarra da eta zailtasun teknikorik gabekoa. Hala ere, igoeran aldapa gogorrak dituela gaineratu dute.
Izen ematea
Izen ematea doakoa da eta egunean bertan egingo da irteera-puntuan. Lasterketa eta gero hamaiketakoa egingo dute plazan. Dena den, tontorrean edatekoa egongo dela ziurtatu dute antolatzaileek.