Aurten ere Artziniegatik hondartzara joateko autobusak irtengo dira. Udako irteera horiek uztailaren 15ean, 29an eta abuztuaren 12rako pentsatuta daude eta Gipuzkoa eta Kantabriako kostaldeak bisitatuko dituzte.
Lehenengo irteera Zarautzera izango da uztailaren 15ean, ondoren Laredo bisitatuko dute hilaren 29an eta azkenik Donostia, abuztuaren 12an. Autobusak goizeko 09:00etan aterako dira Laredora joango dena izan ezik, hau 09:30ean aterako baita.
Izena udaletxean eman beharko da Kutxabanken dirua sartu ostean. Hala, 3 eta 14 urte arteko gazteek 6 euro ordaindu beharko dituzte, 15 urte baino gehiagokoek 10 euro eta Artziniegan erroldatuta ez daudenek 15€ ordaindu beharko dituzte. Adingabeek lagunduta joan beharko dute.
Txango bakoitzean 22 pertsonak izena eman beharko dute gutxienez eta irteera eguna baino 2 egun lehenago izena emateko epea amaituko da. Behin ordainduta, txangoa bertan behera geratzen ez bada, ez da dirua itzuliko.