Hasteko, zein da jaien egitaraua?
Larunbatean txupinazoarekin hasiko dugu ospakizuna goizean. Eta besteak beste “pulpeiro” bat ekarriko dugu jendeak zerbait jan dezan, oso gogoko baitugu.
Hori bai, gero bakoitzak bere etxean bazkalduko du, edo lagunen etxean. Horren ostean alborada batzuk egingo ditugu. Hau da, kalejira egingo dugu etxez-etxe eta bakoitzak nahi edo ahal duena oparitzen du.
Umeentzako ekintzak ere antolatu ditugu.
19:00ak arte luzatuko dugu eta orduan talde gazte batek kontzertua eskainiko du.
Musika emanaldiaren ostean parrillada egingo dugu eta “pulpeiro”-ren txanda izango da berriro.
Eta gero berbena izango dugu, 03:00ak edo 04:00ak arte iraungo du.
Txosna irekita egongo da gogoak agortu arte.
Igandean meza egingo da eta horren ostean herri bazkaria.
Bukatzeko eta jaiari amaiera emateko maskota erreko dugu.
Zein da maskota?
Etiliko.com da bere izena. Maskotak 20 urte inguru ditu. Lehen jaiak gauean egiten ziren gehienbat eta maskotaren bitartez jaietatik igarotzen zen jende guztia omentzen dugu.
Zein da jaien helburu garrantzitsuena?
Azken finean Erretes Tutera herri txikia da, 20 biztanle inguru ditu eta jaien bitartez senideak hurbiltzeko eta herria batzeko aukera da.
Eta jakina, gustatzen zaigu inguruko jendea ere hurbiltzea, gustura ibiltzen gara haiekin ere. Gazteen artean jai berezia da eta jendeak egutegian gordetzen duen jaia da.
Artziniegan jaia antolatzen den jai bakarra da auzoei dagokienez.
Nola antolatzen duzue?
Jai batzordea dago baina finean koadrila bat gara. Gutxi gorabehera urtero egitarau bera antolatzen dugu. Gauza berriren bat txertatzen dugu baina aurrekontua ez da oso handia eta gauza askorik ezin duzu egin.
Gehienbat txosnari esker finantzatzen gara. Zorionez jendeak asko edaten du hemendik eta horri esker ekintzak ordaindu ditzakegu.
Herri ezezaguna da Erretes Tutera, aurkeztuko zeniguke?
Herria alda zaharrak osatzen du eta guztia harrizkoa da. Mendizerrako sekulako bistak dauzka. Eguraldi ona eginez gero plazer hutsa da paseotxo bat ematea hemendik.
Jendea animatuko duzu Erretes Tuterara joaten?
Bai, jendea anima dadin, etortzen den jendeak errepikatzen baitu.