Gaur eta bihar elikagai bilketa kanpaina berria gauzatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko eka. 26a, 07:55

Beste behin, Artziniegako Udalak, Arabako Elikagaien Bankuarekin batera, elikagaien bilketa antolatu du, udalerrian laguntza behar duten familia eta pertsonei ahal duten neurrian laguntzeko.

Beste behin, Artziniegako Udalak, Arabako Elikagaien Bankuarekin batera, elikagaien bilketa antolatu du, udalerrian laguntza behar duten familia eta pertsonei ahal duten neurrian laguntzeko.

Hori dela eta, Artziniegako Udalak gaur, ekainaren 26an eta bihar ekainaren 27rako, elikagaiak biltzeko beste kanpaina hau antolatu du. Besteak beste, hauek izango dira elikagaiak biltzen egongo diren guneak: Unide Supermerkatuak, Jakitoki, La Despensa de la Abuela eta Izar fruta denda. Non horietako bakoitzean, boluntarioak egongo dira, bai Artziniegako herritarrak bai zenbait elkarteetako kideak.

Oraingo bilketan lehentasuna izango dute haurrentzako elikagaiak, aurrez prestatutako produktuak –kasu askotan elikagaiak prestatzea ezinezkoa baita– eta higiene pertsonalerako eta garbiketarako produktuak. Gainera, ohiko beste produktu batzuk ere batuko dituzte: lekaleak, arroza, pasta, olioa, esnea, atuna…

Asteburuan bildutako guztia Arabako Elikagaien Bankuak ematen duen zerbitzuari laguntzeko bideratuko dute, orain arteko lan altruistarekin jarraitzen laguntzeko. Izan ere, ohiko beharrak egoteaz gain, garai hauetan eskolako jangelak itxita egongo dira udako oporrak direla eta. Gainera, nabarmentzekoa da, eginkizuna gauzatzeko, Udalak hasieratik jaso duela oinarrizko gizarte zerbitzuen, Arteko Gure Amaren zuzendaritza-taldearen eta parrokiaren laguntza zein koordinazioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide