Pasa den astean Gernika filmeko talde teknikoak grabaketak egin zituen Artziniegan. Herriko alde zaharrean aritu dira Koldo Serra zuzendaria -irudian- eta hainbat langile eta antzezle. Artziniegan grabatu dituzte akzio irudi asko eta Gernikan izandako bonbardaketa simulatzen saiatu dira. Hala, kontrolpean egindako leherketak gauzatu dituzte. Horretaz gain, filmak 30. hamarkadako autoak, armak eta jantziak ikusteko aukera eman du. Filmean kanpoko pertsona askok parte hartu badute ere, artziniegarrak ere kontratatu dituzte estra gisa.
Argazkiak: Garazi Ureta Ofizialdegi