EH Bilduk EAJk egindako adierazpenei erantzun die ohar baten bitartez. Koalizioak bere ikuspuntua azaldu du egindako bileren inguruan. EH Bilduk nabarmendu du inoiz ez duela EAJ mehatxatu eta dementziazkotzat jo du jeltzaleek erabilitako hizkuntza puntu horretan.
Horren harira, EH Bilduk argitu du herritarrak deitu dituela udalbatzan parte hartzeko zuzenean ikus dezaten alderdiek zer egingo duten, koalizioak bakarrik iragarri baitu zein izango den bere jarrera. Hori gardentasunaren aldeko apustua dela azaldu du EH Bilduk.
Zentzu horretan, EH Bilduk aldarrikatu du gardentasunaren eta partaidetzaren aldekoa dela, ez bakarrik gobernatuko balitz, baita bidean ere. Horregatik gainerako alderdiekin izandako bileren edukiak plazaratu ditu.