EAJk bere hautagaia aurkezteko zilegitasuna berretsi eta EH Bilduren jarrera salatu du

Erredakzioa 2015ko eka. 12a, 10:29

Biharko udal osoko bilkurako giroa berotu da Artziniegan EH Bildu eta EAJren arteko ika-mika dela eta.

Atzo bi alderdiek oharrak zabaldu zituzten ordura arte izandako bileren inguruan. EH Bilduk facebooken bitartez azaldu zuen PPk iragarri ziola litekeena dela EAJren alde bozkatzea.

Biharko udal osoko bilkurako giroa berotu da Artziniegan EH Bildu eta EAJren arteko ika-mika dela eta.

Atzo bi alderdiek oharrak zabaldu zituzten ordura arte izandako bileren inguruan. EH Bilduk facebooken bitartez azaldu zuen PPk iragarri ziola litekeena dela EAJren alde bozkatzea.

EAJko Uri Buru Batzarrarekin izandako bileraren inguruan koalizioak plazaratu zuenez jeltzaleek ados zeuden EH Bilduren hausnarketarekin. Hala ere, aurkeztea EAJko zerrendakideen dagokiela argitu zuten Uri Buru Batzarreko kideek, beti ere koalizio independentistaren arabera.

Bukatzeko, EH Bildu EAJko udal taldearekin elkartu zen. Jeltzaleek ez omen zioten ezer aurreratu baina nabarmendu zuten EH Bilduk 11 botore aldearekin baino ez zuela irabazi eta ondorioz EAJk zilegitasun osoa duela Iñigo Gomez alkategai aurkezteko.

 

EAJren erantzuna eta salaketa gogorrak

EAJko Uri Buru Batzarrak ohar baten bitartez erantzun dio EH Bilduk zabaldutako informazioari. Jeltzaleen ustez faltsukeriez beteriko bertsioa eskaini du koalizioak.

EAJk salatu du EH Bilduk gezurrak esan dituela ez direlako alkatetza eskuratzeko gainerako indar politikoekin akordioak erdiesteko gai.

Gainera, EAJk adierazi du EH Bilduren partetik mehatxuak jaso dituela, EAJk zerrenda aurkeztuz gero liskarrak egon daitezkeela esanez.

Jeltzaleek erantsi dute EH Bilduk facebooken bidez zabaldutako testua errespetu falta izan dela eta bi alderdien arteko konfiantza apurtu duela.

Hori guztia aintzat hartuz erabakiko du EAJk zer egingo duen biharko udal osoko bilkuran.

Bukatzeko, lasaitasuna eskatu dute jeltzaleek biharko udalbatza normaltasunez egin dadin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide