EH Bilduk udal hauteskundetako zerrenda bozkatuena izatea lortu zuen Artziniegan maiatzaren 24an. Baina lortutako 395 bozekin EAJrekin berdindu du zinegotzi kopuruan, hau da, 4.
Hori dela eta EAJk PPko babesa eskuratuz gero alkatetza bereganatuko luke eta egoera horrek, EH Bilduren arabera, “interes handia piztu da herritarron artean egoera berri honetan alderdi bakoitzak duen jarreraren inguruan.”
Testuinguru horretan bilera egingo du EH Bilduk EAJ eta PP alderdiekin. Printzipioz emaitzen irakurketa partekatu nahi du koalizioak eta hurrengo legealdian gobernatzeko daukan planteamendua: “parte-hartzea, gardentasuna, gobernu inklusiboa eta abian jartzen diren proiektuek behar duten adostasuna.”
Udal osaketan parte hartzeko deialdia
Artziniegako udal gobernu taldea larunbatean osatuko da, goizeko 09:00etan alegia. EH Bildu udaletxean bertaratzeko deialdia egin du.