ARTZINIEGA: EAJk bere nagusitasuna defendatu beharko du Bilduren aurrean

Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 09:32
1979. urtekoak izan ezik, udal hauteskunde guztietan gailendu da EAJ Artziniegan. Gainera, 2011n bere emaitza historiko onenaren boto batera geratu zen, 424 botoekin. Jeltzaleek aurten Iñigo Gomez egungo zinegotzia hautatu dute alkategai. EAJren arerio nagusiena aurreko hauteskundetan EH Bildu izan zen. Aralar, Alternatiba, EA eta Sortu alderdien koalizioak ere emaitza onak eskuratu baitzituen 335 boto erdietsiz.
1979. urtekoak izan ezik, udal hauteskunde guztietan gailendu da EAJ Artziniegan. Gainera, 2011n bere emaitza historiko onenaren boto batera geratu zen, 424 botoekin. Jeltzaleek aurten Iñigo Gomez egungo zinegotzia hautatu dute alkategai. EAJren arerio nagusiena aurreko hauteskundetan EH Bildu izan zen. Aralar, Alternatiba, EA eta Sortu alderdien koalizioak ere emaitza onak eskuratu baitzituen 335 boto erdietsiz. Koalizioak aurten Joseba Vivanco egungo zinegotziaren aldeko apustua egin du EAJren hegemonia lehiatzeko.
Horretaz gainera PPk proba interesgarriari aurre egin beharko dio. Eskuin espainiarrak garrantzia handia izan du betidanik Artziniegan -1979an UCDk irabazi zituen udal hauteskundeak- eta maiatzaren 24an erakutsi beharko du bere oinarri soziala mantentzeko gai izan den.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide