Maiatzaren 17an, igandea, egingo du Artea Etnografi Elkarteak Artziniegako Jendaurreko Margo Sariaren XVIII. edizioa. Egunean bertan sortuta, Udalerriko bazterren bat islatzen duten 3 lan sarituko dituzte lehiaketan.
Ekitaldia goizeko 8:30ean abiatuko da eta artistek 10ak bitarteko epea izango dute izena emateko eta lanen zigiladura egiteko. Lanen aurkezpena berriz, 14:00etatik 14:30era burutu beharko dute. Edozein teknika erabiliaz sortutako lanak onartuko dituzte eta gehienez 100 zentimetroko neurria eta gutxienez 50 zentimetrokoa, edozein aldean, izan beharko dute.
Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 17:30ean iragarriko da eta aurkeztutako lan guztiekin osatuko den erakusketa ekainaren 22a bitartean izango dute zabalik Artziniega Museoan. 3 sari banatuko dituzte, 800, 600 eta 400 erokoak.
Lehiaketa eguna bitartean informazio gehiago behar dutenek Artziniega Museora jo dezakete.