Homofobia eta transfobiaren aurkako eguna Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2015ko mai. 11a, 09:00

Maiatzaren 17an Homo eta Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko dute. Bezperan Artziniega Museoan, Gay Hitler! antzerkia antzeztuko dute “Panico Escenico” taldeko antzezleek.

Homofobia eta Transfobiaren aurkako eguna duela 10 urte sortu zen, Osasunaren Munduko Erakundeak, homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuenean. Hori, 1990eko maiatzaren 17an gertatu zen.

Maiatzaren 17an Homo eta Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko dute. Bezperan Artziniega Museoan, Gay Hitler! antzerkia antzeztuko dute “Panico Escenico” taldeko antzezleek.

Homofobia eta Transfobiaren aurkako eguna duela 10 urte sortu zen, Osasunaren Munduko Erakundeak, homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuenean. Hori, 1990eko maiatzaren 17an gertatu zen.

Naiz eta nazioarteko eguna izan, herrialde guztietan ez da ospatzen. Kopurua aldakorra da, estatu batzuek, homosexualitatea kriminalizatzen duten bitartean beste batzuek honen aurkako legeak bultzatzen dituzte.

LGTB mugimenduak, bigarren hauen jarrera salatzeaz aparte, berdintasunaren alde agertutako estatuetan ematen diren bazterketez ohartarazi dute. Horregatik, hauetan bultzatzen diren berdintasunerako ekintzak ez direla nahiko adierazi dute, ekintza zehatzagoak eskatuz.

Hala ere, Artziniega Museoan, homofobia eta transfobiaz ohartarazi eta errespetua helarazteko Gay Hitler! antzeztuko da. Bertan, historiako pertsonaien parodia egingo da barrearen bidez, tolerantzia aldarrikatzeko.

Hitzordua, hurrengo larunbatean izango da Artziniega Museoan 18:30ean, bertaratu nahi den pertsona ororentzat eta doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide