Koldo Serrak zuzenduko duen “Gernika” pelikula Artziniegan grabatuko da. Herria bisitatu ostean, bertako alde zaharreko kaleak 1937. urteko Gernika irudikatuko dutela erabaki zuten filmaren arduradunek. Hala adierazi zuen asteazkenean egindako azalpenean Mikel Saldise, pelikularen ekoizpen laguntzaileak.
Grabaketa lau egunez egitea aurreikusten da Artziniegan, ekainaren 11tik 13ra egitea espero da, laugarren eguna zehazteke egonda. Egun horietan, Gernikak sufritu zuen bonbardaketa irudikatuko da, beraz, leherketa kontrolatuak egingo dira.
Castinga, pasa den asteburuan Bilbon egin zen eta asteazkenean Barakaldon beste bat egin zen, bertan ere grabatuko delako.
Horren harira, Mikel Saldise egindako azalpenera bertaratutako jendeak Artziniegan casting bat egitea eskatu zioten.
Herritarren iritziak entzun ostean, Artziniegan castinga egingo dela ziurtatu dute. Nahiz eta data zehaztu gabe egon, grabaketaren aste batzuk lehenago egitea espero dute, maiatzaren amaiera aldera.
Filmaren grabaketa hainbat aktore famatuk parte hartuko dute, besteen artean: Maria Valverde, Victor Clavijo, Irene Escolar, Alex Garcia eta Barbara Goenaga. Hauek, Artziniega ez ezik, Lekeitio, Barakaldo, Gorbeialdea eta Gernika bera bisitatuko dute.