300.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egingo dira 2015ean

Erredakzioa 2015ko api. 19a, 12:48

Artziniegako udalak martxoko udalbatzan onartu ditu 2015eko aurrekontuak EAJren aldeko bozekin eta PP eta Bilduko abstentzioari esker. 1.754.600,82 eurokoa da aurrekontua, 2014an aurreikusitakoa baino % 3,1 handiagoa da.

Artziniegako udalak martxoko udalbatzan onartu ditu 2015eko aurrekontuak EAJren aldeko bozekin eta PP eta Bilduko abstentzioari esker. 1.754.600,82 eurokoa da aurrekontua, 2014an aurreikusitakoa baino % 3,1 handiagoa da.

Udal Gobernu Taldeak azpimarratu du inbertsioen kapituluan 103.284,62 euro daudela jasota eta bereziki nabarmentzekoak jo ditu Gernika hiribidea asfaltatzeko partida, kiroldegiko ur beroaren eta berogailuaren instalazioa aldatzea eta hobetzea, eta alde zaharrera sartzeko sistemetan abisu-semaforoak instalatzea.

Udalak adierazi du 832.506,63 euroko soberakinarekin itxi duela 2014 ekitaldia. Soberakin zati bat udalerrian inbertituko dute. 300.000 euro udaletxetik eskolara doazen espaloiak egiteko erabiliko dituzte.

Inbertsio gehiago

Lan gehiago aurreikusi dituzte: La Ventara eta Gordelizera ura eramateko obrak, termitak kontrolatzeko lanak, Garay plazako kulunkak hobetzea, udaletxeko biribilguneko eremua egokitzea, udal-igerilekuen arazketa-sistema aldatzea; Erretes Tuterako urtegirako bidea asfaltatzea, Artea Gure Ama ikastetxe publikoan hobekuntza-lanak egitea eta udaletxeko bigarren solairua egokitzea, igogailua instalatzeko obrak amaitzean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide