EH Bilduko hautagaitza aukeratzeko prozesua herri osora zabaldu dute

Erredakzioa 2014ko aza. 10a, 12:30

Hauteskundeetarako zerrenda eta programaren eraketa modua zehazteko, EH Bilduk batzarra deitu zuen pasa den urriaren 24an.

Bertan, hurrengo legealdian jarraituko den programaren idazketa, behin zerrendaren lehenengo lau hautagaiak behintzat hautatuta daudenean egitea erabaki zen.

2011ko udal hauteskundetan Bilduk 335 boza jaso zituen 3 zinegotzi eskuratu zituelarik. Zerrendaren eraketarako kopuru hori zehaztu zen, laugarrena eskuratzeko bozka gutxietara geratu zelako eta maiatzeko deialdian laugarren ordezkaria eskuratzea espero dutelako.

Zerrendaren lehenengo lau izenak zehazteko proposamenak jasoko dira. Ondoren, pertsona horiei, Bilduko hautagaitzan agertzeko prestutasuna galdetuko zaie eta hori adierazten duten pertsonen izenak zerrendatu eta bozkatzera deituko da.

Horren emaitzak eskuratuta eta zerrenda osatuta dagoenean, herri programaren eraketari ekingo zaio. Hori eratzeko, herrira zabaldutako bilerak gauzatuko dira prozesua zehaztu, proposamenak jaso eta hauek bozkatzeko.

Urriaren 24ko asanbladan erabaki zen bezala, Artziniegako herritar guztiek parte hartzeko aukera zabaldu da, horrela, izenak proposatzeko lau bide zabaldu dira, Bilduko egoitzan dagoen postontzian, Facebookeko orriaren bidez, haien posta elektronikoaren bidez edo Correoseko postontziaren bitartez.

Horretarako, aurreko ostiralean Artziniegako etxeetan prozesua azaltzen eta parte hartzera deitzen duen eskutitza jaso da. Azaroaren 14rarte izenak jasotzeko epea zabalik dago, horiek jaso eta gero, proposatutako pertsonei galdetuko zaie eta bozkatzeko eguna zehaztuko da. Egun horretan, Artziniegako EH Bilduren zerrendako lehen lau hautagaiak ezagutzera emango direla aurreratu dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide