Artziniegako alkategaien lehia argitzen ari da, protagonisten aldetik behintzat. EAJk dagoeneko izendatu du berea eta Iñigo Gomez Unzuetak izango ditu alkatetza lortzeko ardurak maiatzean.
Iñigo Gomez indarrean dagoen legealdian zinegotzia da.
Erabaki horrek esan nahi du Agurtzane Llanok uko egin diola bere karguan jarraitzeari, bi aldiz alkate izan eta gero. Alkatetza uzten du Agurtzane Llanok aurreko hauteskundetan emaitza oso positiboak lortu eta gero, udaletxeko 9 eserlekutik 4 eskuratu baitzituen bere zerrendak.
Momentuz jakinarazi duten hautagai bakarra Joseba Vivanco da, EH Bildukoa.
Zenbait kontu argitu behar dira hauteskundeak heldu baino lehen, besteak beste, Aiarako popularren lehendakariak, Joseba Elejalde, alkategai ere aurkeztuko den.