Artziniegako EH Bilduk bukatutzat eman du udal hauteskundeetarako zerrenda osatzeko prozesua.
Horretarako martxoaren 15ean batzar irekia gauzatu dute eta aukeratzeko falta ziren zazpi pertsonak zehaztu dituzte, parte-hartzaileen zuzeneko botoaren bidez.
Gorka Asteinza, Idoia López, José Luis Cebolla, Montse Pando, Xabi Zalbide, Aitor Urrutia eta Ramón Rey izango dira aurreko izenei gehitu direnak -Joseba Vivanco, Alazne Lafragua, Arkaitz San José, Unai Gotxi eta Aintzane Ruiz-.
Zazpi hautagai horiek ere abenduan abiatutako prozesu parte-hartzailetik atera dira, hau da, herritarrek proposatutako zerrendatik.
EH Bilduk prozesuaren balorazio oso positiboa egin du eta Artziniegako bizitza sozialean eta egunerokoan oso inplikatuta dauden pertsonak osatutako zerrenda egin dutela adierazi du koalizioak.