Aurten ere, Artea Etnografi Elkarteak Herri Oratzea ospatuko du Artziniega Museoan. Larunbatean, ogiaren prestaketan barneratzeko aukera egongo da hain urrun ez dagoen iraganeko bizimodua gaur egunera ekarriz.
Horretarako, baserriko bizimodua erakusten duen museoaren gela zabalik egongo da, bertan egingo baita prozesuaren erakusketa.
Aurreko urtean bezala, umeek txorizo opilak egin ahalko dituzte eta berritasun bezala, helduek ere aintzinako okinaren lanean aritzeko parada izango dute.
Ekintza, larunbat eguerdian hasiko da eta parte hartzea doakoa izango da. Txorizo opilak 12.00etan egiten hasiko dira eta helduentzako tailerra 13.00tan hasiko da.
Bitartean, ogiaren prestaketa prozesua ikusgai egongo da elkartearen kideen eta lagunen eskuz. Sarreran kokatuko den labeari esker, tailerretan egingo diren opilak laberatu ahalko dira ondoren dastatzeko aukera izateko.