Larunbat honetan, hilak 28, arratsaldeko 17:00etan Artziniegan Txakurraren lehenengo Ongintza Azoka egingo da. Ekitaldian nazioarte mailako txakur-hezitzaile batek -Aitor Ferrer- erakustaldia emango du eta txakur-erakustaldia ere izango da. Nahi duen guztiak bere txakurra aurkeztu dezake eta nazioarteko epaileek egongo dira baloratzen. Ekitaldi hau ADC Arenazak antolatzen du, besteak beste, Gonvador enpresaren laguntzaz eta Artziniegako Udalaren babesarekin.
Erakusketara sartzeko prezioa 5 eurokoa izango da, eta bertan biltzen den diru kopuru osoa gaixotasun degeneratibo baten ondorioz gurpildun aulkian dauden Artziniegako bi anaiari lagunduko dien txakur bat eskuratzeko, hezteko eta mantentzeko bideratuko da. Oso garrantzitsua izango da haien bizimodua hobetzeko.
Mikel eta Gorka Gomez laguntzeko erabiliko da dirua
Mikel eta Gorka Gomez 1999an jaiotako Artziniegan bizi diren bi gazte dira. Bikiak izanik, biek Duchenneren gihar-distrofia daukate. Gaixotasun hori, herentziazko gaixotasuna da, baina bakarrik X kromosoman dagoenez soilik gizonek pairatu dezakete, eta emakumeak helarazi.
Gaitz horrek, muskuluen distrofia sortzen du gutxika-gutxika. Oinetan hasi eta hankak eta besoak geldiarazten ditu. Sintomak normalean 6 urteak bete baino lehen ikusten dira. 12 urte dituztenerako, gaixotasuna sufritzen duten haurrek aulki gurpilduna erabili behar ohi dute. Dagoen tratamendu bakarra, euskarri bezala erabili ahal diren neurriak daude, hala nola, fisioterapia, psikomotrizitatea, logopedia…
Gaixotasuna izateak paraplejia izatea baino zailtasun gehiago dakar hankaz aparte besoak ere ez zaizkielako funtzionatzen. Eguneroko bizitzan, pertsona paraplejiko batek aulki gurpildun batek ekartzen dituen zailtasun edo oztopoak sufritu behar ditu, baina Duchenneren gihar-distrofia duten pertsonek, oztopo gehiago dituzte.
Besoak eta hankak mugitu ezin dituztenez ezin dute bere buruaz haiek bakarrik arduratu. Eguneroko gauza ñimiñoetarako ere laguntza behar dute: ateak ireki, komunera joan, gauzak erortzen direnean jaso, ohea egin, ordenagailu bat erabili… Edozein gauza.
Familia horretan zailtasun horiek dituzten bi mutiko daudenez, laguntza gehigarri bat lortu dute: txakur bat. Txakurra, lau urteko labradorea, Roko deitzen da. Haiek eta bere gurasoek galdera batzuk erantzun dituzte: