"Txakurrak beteko dituen beharren % 80 emozionalak dira, soilik % 20 da behar fisikoen laguntzarako"

MARIA JESUS MARCOS (Artziniega) Duchenner-en gaixotasuna duten bikien ama da. Gaixotasunak bere semeei eragiten dien menpekotasunari aurre egiteko txakur laguntzailea behar dute. Txakurraren trebakuntza gastuak ordaintzeko Txakur Azoka egingo dute bihar, larunbata, Artziniegan.

Orain txakur laguntzailea behar duzue, azalduko duzu zergatik den garrantzitsua animali horren laguntza? Zertan laguntzen dizue?

Mikel eta Gorka Gomez 1999an jaiotako Artziniegan bizi diren bi gazte dira. Bikiak izanik, biek Duchenneren gihar-distrofia daukate. Gaixotasun hau, herentziazko gaixotasuna da, baina bakarrik X kromosoman dagoenez soilik gizonek pairatu dezakete, eta emakumeak helarazi. Gaitz honek, muskuluen distrofia sortzen du gutxika-gutxika. Oinetan hasi eta hankak eta besoak geldiarazten ditu. Sintomak normalean 6 urteak bete baino lehen ikusten dira. 12 urte dituztenerako, gaixotasun hau sufritzen duten haurrek aurki gurpilduna erabili behar ohi dute. Dagoen tratamendu bakarra, euskarri bezala erabili ahal diren neurriak daude, hala nola, fisioterapia, psikomotrizitatea, logopedia…

Gaixotasun hau izatea, paraplejia izatea baino zailtasun gehiago dakar, hankaz aparte besoak ere ez zaizkielako funtzionatzen. Eguneroko bizitzan, pertsona paraplejiko batek aulki gurpildun batek ekartzen dituen zailtasun edo oztopoak sufritu behar ditu, baina Duchenneren gihar-distrofia duten pertsonek, oztopo gehiago dituzte. Besoak eta hankak mugitu ezin dituztenez ezin dute bere buruaz haiek bakarrik arduratu. Eguneroko gauza ñimiñoetarako ere laguntza behar dute: ateak ireki, komunera joan, gauzak erortzen direnean jaso, ohea egin, ordenagailu bat erabili… Edozein gauza.

Familia honetan zailtasun horiek dituzten bi mutiko daudenez, laguntza gehigarri bat lortu dute: txakur bat. Txakurra, lau urteko labradorea, Roko deitzen da. Haiekin eta bere gurasoekin egon gara galdera batzuk egiteko eta txakurra ezagutzeko:

“Orain txakur laguntzailea behar duzue, azalduko duzue zergatik den garrantzitsua animali horren laguntza? Zertan laguntzen dizue?”

Txakur honek laguntza asko emango digu ikasten duenean. Oraindik soilik hiru asteko entrenamendua darama eta zortzi hilabete pasatzen diren arte ez du ikasiko behar dugun guztia. Erakutsiko dizkiogun gauzen artean, zorutik gauzak jasotzea, gure besoak aulkiaren mandoan ipintzea, pilota gure eskuetan ipintzea edota ateak irekitzea daude. Hala ere, txakurrak beteko dituen beharren %80 emozionalak izango dira. Soilik %20a izango da behar fisikoen laguntzarako.

Txakurra erosteko jaialdia antolatu da. Azalduko diguzue nola sortu zen ideia, nork lagundu duen...?

Duela bi urte, txakur bat izatekotan egon ginen baina gauza desberdinengatik ez zitzaigun posible izan. Aurten, gure lagun ona den José Ramón Alonsorekin hitz egiten geundela, herriko beste bi lagunekin harremanetan jarri ginen (Xabi eta Gorka Llano). Haiek hezitzailea, finantzaketa eta babesleak bilatzen lagundu gintuzten. Hezitzailea, Aitor Ferrer da, txaurrekin 20 urte baino gehiago lanean darama, eta munduko txapelduna izan da eraso eta babes txakurrekin. Bere emaztea, Uxue Balpardak CEC – Prohunde elkartean lan egiten du, eta arraza honetako txakurrekin lan egin ohi dute bertan. Bion artean, Mikel eta Gorkaren familiarekin elkarrizketatu ziren eta ondoren 40 txakurren arteko hautaketa egin zuten eta txakur guzti horien artean Roko aukeratu zuten. Babesle batzuk dirua ipini dute, beste batzuk, esate baterako Jose Luis de Valle Duque Amurrioko albaitariak urte baterako albaitaritza gastuak ipini ditu, eta Xabi Llanok (pentsua saltzen lan egiten duen babeslea) urte baterako pentsua.

Ikusten dugunez, txakurra oraindik ez dago hezituta. Nola heziko duzue? Ze prozesu jarraituko duzue txakurra ondo irakasteko?

Roko Aitorren laguntzarekin heziko dugu. Aitor eta Uxue ezagunak dira gauzak bere erara egiteagatik, eta kasu honetan ez da gutxiagorako. Normalean, txakur bat prestatzen denean pertsona minusbaliatu batentzat, txakurra hezitzen da eta irakatsita dagoenean pertsona minusbaliatuari aurkezten zaio eta elkar ezagutzen dute. Kasu honetan, hezitzailearen laguntzaz pertsona minusbaliatuak (gure kasuan bi) eta gurasoak gara txakurra irakasten dugunak. Gurekin ikasten du gauzak egiten eta gugatik jasotzen du mantenua (janaria, mimoak, jolasa…). Bi egunetan behin Aitor dator etxera eta bakarrik gaudenean errepikatu behar ditugun gauzak irakasten dizkigu. Beste berezitasun bat, txakurra gurea dela da. Ez da elkarte batek utzitakoa baizik eta etxeko txakurra. Aipatu beharra daukagu heziketa mota hau ez dela askotan ikusten, normalean txakurrak hain mugikortasun txikia duten pertsonentzat ez delako erabiltzen. Saiatzen ari gara minusbaliatuak berak izaten txakurraren oinarrizko beharrak asetzen dituenak. Adibidez, bazkaltzen emateko, aska automatikoa prestatzea, pilota botatzeko jaurtigailu automatikoa, etab.

Zer egingo da larunbatean?

Aitorrek erakusketa bat egingo du bere txakurrekin, eta horrez gain epaimahai garrantzitsua egongo da jendeen txakurrak baloratzen. Honetarako inskripzioa 5 euro balio ditu eta Rokoren heziketari begira erabiliko da dirua.

Jaialdiari begira, nola lagundu dezakete Aiaraldeko herritarrek?

Laguntza handia izango litzateke larunbatean etortzea eta ekintzan parte hartzea. Suposatzen dugu jende nahikoa etorriko dela ez delako normalean antolatzen diren ekintza eta helburu on batekin prestatuta dagoelako.

                Nola moldatu da txakurra? Zelako aldaketak ekarri ditu zuen bizitzan?

Txakurra oso pozik dago etxean, oso ondo egin da familiako kide guztiei. Gurekin etxatzen da ohean, eta burua hurbiltzen digu. Roko heldu baino lehen, pozik bizi ginen baina orain oso zoriontsu gara. Amak hasieran ez zuen nahi etxean txakurrik izatea, eta orain denbora asko ematen du Roko laztatzen. Guztiok txakurrarekin maitemindu gara, Roko berezia da guretzat konfidantza transmititzen duelako begiradaren bitartez, eta maitasun asko ematen digu. Txakur berezia da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide