Herriko biztanleen % 30ak hondakin organikoa bildu dezan kanpaina abiatuko du gaur Udalak

Erredakzioa 2015ko mar. 13a, 12:08

Artziniegako Udalaren xedea da gehien birziklatzen duen udalerria izatea eta horretarako herriko biztanleen % 30ak organikoa birziklatu dezan kanpaina abiatuko du gaur.

 

Birziklapenaren bitartez ingurumena hobetu eta zerbitzuaren kostua murriztu nahi du Udalak.

 

Artziniegako Udalaren xedea da gehien birziklatzen duen udalerria izatea eta horretarako herriko biztanleen % 30ak organikoa birziklatu dezan kanpaina abiatuko du gaur.

 

Birziklapenaren bitartez ingurumena hobetu eta zerbitzuaren kostua murriztu nahi du Udalak.

 

Batez beste, etxeko hondakinetan materia organikoaren kopurua % 40 dela azaldu du udalak, eta erantsi du: “ondorioz, materia organikoari beste kudeaketa-bide bat emateak zerbitzuen kostua murriztea dakar, birziklatze-ratioak hobetu eta hondakindegietara igorritako materia organikoa gutxitzeaz gain.”

Baina bilketa-zerbitzua bideratu baino lehen Udalak hainbat hedapen-ekintza antolatu ditu.

Lehenik eta behin, martxoaren 13an, Artziniegako udaletxeko bilkuren aretoan, zerbitzu berri horren garrantziaren berri emango dute, zehatz-mehatz, bai eta edukiontzi berria erabiltzeko jarraibideak ere.

Ondoren, martxoaren 27an -ostiralean- eta martxoaren 29an -igandean-, informazio-guneak jarriko dituzte kalean. Udalak erositako 250 kit banatzeko asmoa dauka zerbitzu horretan parte hartu nahi duten familien artean.

Informazio-guneetan egongo diren hezitzaileek, kit-ak banatu eta banaketa horren kontrola egiteaz gain, zerbitzu berriaren inguruko edozein zalantza argituko dute, bai eta udalerrian ematen diren beste zerbitzu batzuei buruzkoak ere.

Organikoaren kit-ak hurrengo elementuek osatuko dituzte: organikoa jasotzeko 10 litroko ontzi aireztatu bat, edukiontzia zabaltzeko giltza, 100 poltsa konpostagarri eta sistema egoki erabiltzeko behar den informazioa.

250 kit horiek banatzeak udalerriko etxebizitzen % 30 inplikatzea suposatuko luke, eta hori da Artziniegako Udalak ezarri duen xedea.

 

Biltzeko guneei dagokienez, Udalak bost edukiontzi erosi ditu, eta aurretik beste 3 eskuratu zituen Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntzaren bidez. Beraz, zerbitzuak 8 edukiontzi izango ditu, leku estrategikoetan jarrita, parte-hartzea ahalik eta zabalena eta egokiena izan dadin.

Hitzorduak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Martxoaren 13an (ostirala), 19:00etan Artziniegako udaletxeko bilkuren aretoan: materia organikoa biltzeko zerbitzu berriaren aurkezpen irekia.

 

 

Martxoaren 27an (ostirala), 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era Hiribilduko Atean: informazio-gunea, kit-ak banatzea.

 

 

Martxoaren 29an (igandea)12:30etik 14:00etara, Hiribilduko Atean:informazio-gunea, kit-ak banatzea.

Ikastetxeak ere birziklatuko du

Aldi berean, Arteko Gure Ama herri-ikastetxeak ere sistemari atxikitzeko nahia adierazi du, eta ikasgela bakoitzean ontzi bat jarriko da hondakin organikoa biltzeko. Halaber, indartu egingo du zaborra bereiztea jangelan eta sukaldean, eta txikinentzako kanpaina bat egingo du, gehiago birziklatzen ikas dezaten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide