Artziniegako Udalak lanean ari da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera, herriko etxebizitza hutsak mobilizatzen laguntza nahi baitu.
Gobernu Taldeak, Eusko Jaurlaritzaren Bizigune eta ASAP programak aukera egokiak direla uste du Artziniega udalerrian alokatzeko etxebizitzak sortzeko, Eusko Jaurlaritzaren abalaren eta maizterraren errentaren bidez -gehienez ere diru-sarrera haztatuen %30-.
Modu berean, Udalak prozesua abiatu du etxeen alokatzea errazteko, Eusko Jaurlaritzaren programen esku jartzen diren etxebizitza hutsetarako Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta Eraikuntzen eta Obren gaineko Zergan eman litezkeen hobariak aztertzeko.
Hobari horiek zerga-arloko proposamen multzoa dira: aurretik dauden eraikinak birgaitzeko, alde zaharreko eraikinak birgaitzeko, igogailuak instalatzeko, arkitektura-oztopoak gutxitzeko edo merkataritza-, enpresa-, lanbide- edo ostalaritza-jardueretarako lokalak birgaitzeko.
Halaber, Gobernu Taldeak proposatu zuen Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobari ematea 21.000€-koa baino diru-sarrera txikiagoa duten familiei.
Bildu udal-taldeak proposatu zuen familia ugariei ere hobaria ematea eta udal gobernu-taldeak irizpide gisa proposatu du ahalmen ekonomikoa kontuan hartzea eta, horrela laguntza hori gehien behar dutenei ematea.