Carlos Gutiérrez maiatzean abiatuko da Gobi March lasterketara

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2015ko mar. 4a, 09:17

Artziniegako ultrafondista maiatzaren amaieran Gobi March lasterketara joango da. Jordaniako basamortuan datorren astean egitekoa zen proba bertan behera geratu da segurtasun-arrazoiengatik.

Artziniegako ultrafondista maiatzaren amaieran Gobi March lasterketara joango da. Jordaniako basamortuan datorren astean egitekoa zen proba bertan behera geratu da segurtasun-arrazoiengatik.

Hiru aldiz Marokoko Saharan egiten den Marathon des Sables proba gogorrean parte hartu -eta bukatu- ostean, Artziniegako Carlos Gutiérrez ultrafondistak kirol-erronka berri bati ekingo dio laster: Four Deserts Race izeneko zirkuitua. Munduko lau basamortutan egindako lau lasterketez osatuta dago -Sahara, Gobi, Atacama eta Antartika- Azken hilabeteotan proiektu berri honetarako dirua eta baliabideak eskuratzen ibili da.

Zirkuitua bi urtean behin egiten da eta martxoaren 8an hastekoa zen Jordaniako basamortuan. Baina inguru horretan dagoen ezegonkortasun politikoa dela eta, eta kontuan izanda AEBko empresa batek antolatutako nazioarteko proba dela, antolatzaileek erabaki dute lasterketa bertan behera uztea, segurtasun-arrazoiengatik.

Hortaz, proba hori 2016an jokatuko da, dena ondo bidean, eta aurtengo lehenengo lasterketa Gobi March izango da. Txinako mugen barruan egingo da maiatzaren 31tik aurrera, eta han izango da Carlos irteera-puntuan.

Aiaraldea.eus-i adierazi dionez, azken orduko aldaketa horrek apur bat aldebrestu dizkio planak, lasterketa bera ere oso ezberdina delako, baina dena moldatzea lortu du (entrenamenduak, opor-egunak…) hegaldia hartu eta Txinara joan ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide