Animaliak babesteko elkarte berria sortu dute: Hirua

Animalien aldeko elkartea sortzen ari dira Artziniegan. Estatutuen zain badaude ere, badaude martxan eta gauzak egiten. Elkarte hau sortzearen ideia, herrian dagoen katu kopuru buruzko hausnarketatik dator.

Facebook sare sozialean, herrian dagoen katuen arazoari buruz hitz egin zuten, eta hortik proposatu zuten batzar bat egitea animalien kontu horrekin interesa zuten pertsonentzat.

Lehenengo batzarrean, erabaki zen elkartea egitea, pentsatu zutelako herriko gauza izanda herritarrek beraiena den gauza bezala hartuko zutela.

Animalien aldeko elkartea sortzen ari dira Artziniegan. Estatutuen zain badaude ere, badaude martxan eta gauzak egiten. Elkarte hau sortzearen ideia, herrian dagoen katu kantitateari buruzko elkarrizketa batetik dator. Facebook sare sozialean, herrian dagoen katuen arazoari buruz hitz egin zuten, eta hortik proposatu zen batzar bat egitea animalien kontu horrekin interesa zuten pertsonentzat.

Lehenengo batzarrean, erabaki zen asoziazio propioa egitea, pentsatu zutelako herriko gauza izanda herritarrek beraiena den gauza bezala hartuko zutela. Denen artean, erabaki zuten Hiru-A izena ipintzea, "Asociación de Animales de Artziniega" eta "Artziniegako Animali Asoziazioa" esaldietatik lehenengo letrak hartu eta hitz-jokoa egin ahal izateko (hiru-a = 3a). Elkarte berria sortzea erabakita zegoen unetik, zer lortu nahi zen erabaki zuten, eta bi helburu finkatu zituzten: katu kolonia egonkorrak egitea eta laguntza behar duten katu eta txakurrentzat etxea bilatzea.

Elkartekideek pentsatzen dute laguntza guztia ona dela eta pertsona bakoitzak ahal duen moduan lagundu dezakeela. Esate baterako, sare sozialetan asoziazioak argitaratu duen zer edo zer elkarbanatzea, gauza ñimiñoa ematen badu ere, asko lagundu dezake.

Orain, ia bi hilabete daramate martxan eta otzara baten zozketa prestatu dute, boletoen salmentarekin dirua atera ahal izateko. Boletoak internet bidez eros daitezke euro batean, elkarteak duen Facebook kontuaren bidez (Hirua Artziniega).

Haiekin kontaktuan jartzeko, bide anitz daude; sakelako telefonoa (660225997), Facebook (Hirua Artziniega) eta  email kontua (hiruaanimales@gmail.com). Horrez gain, blog bat sortu dute dituzten animaliak laguntzeko: hirua-animales.blogspot.com.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide