Matrikulaziorako ateak irekiko dituzte ikastetxeek

Erredakzioa 2015ko urt. 29a, 14:58

Eskualdeko ikastetxeek aurre matrikulazio kanpaina abiatu dute  eta horretarako bilerak antolatu dituzte.

Etxaurren Ikastolak 18:00etan deitu du bilera Luiaondoko Gizarte Etxean gaur. Amurrioko Aresketa Ikastola otsailaren 2an bi urteko umeen gurasoekin elkartuko da, 18:00etan Kilikolo Haur Hezkuntza Ikastetxean (Etxegoien 19). 2012an jaiotako haurren gurasoentzat otsailaren 4an izango da hitzodua, 18:00etan Aresketa Ikastolan.

Eskualdeko ikastetxeek aurre matrikulazio kanpaina abiatu dute  eta horretarako bilerak antolatu dituzte.

Etxaurren Ikastolak 18:00etan deitu du bilera Luiaondoko Gizarte Etxean gaur. Amurrioko Aresketa Ikastola otsailaren 2an bi urteko umeen gurasoekin elkartuko da, 18:00etan Kilikolo Haur Hezkuntza Ikastetxean (Etxegoien 19). 2012an jaiotako haurren gurasoentzat otsailaren 4an izango da hitzodua, 18:00etan Aresketa Ikastolan.

Gainerako balizko ikasleentzat, Luiaondoko Gizarte Etxean bilera orokorra deitu du Aresketak otsailaren 3an 17:30ean.

Zaraobe Institutuak ateak irekiko die Artziniega, Amurrio, Urduña eta Aiarako ikasleei otsailaren 12an, osteguna, 18:00etan.

IES Laudio BHIko zuzendaritzak gauza bera egingo du otsailaren 4an 18:00etan.  Amurrioko Lucas Rey ikastetxeak bihar, urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 15:00etan, bilera antolatu du 2 urteko umeak matrikulatzeko asmoa daukaten gurasoekin.

Laudioko Latiorro ikastetxearen ate irekien txanda otsailaren 2an helduko da, 17:15ean eta Orozkoko eskolakoa otsailaren 3an, 16:30ean.

Otsailaren 5ean Lamuza Ikastetxeak nahi duen orori ongi etorria egingo dio 17:15ean. Laudioko Udal Heziketa Ikastetxeak martxotik aurrera asteazkenero goizeko 11:00etatik 13:00era arte irekiko ditu bere ateak eta Laudio Ikastolak, nahi duenari irekiko dizkio ateak nahiago duen unean, aurrez deitzen badu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide