Neguko egitarauaren azken ekintzan Txema Añibarro eta Amets Txurruka kirolariak Artziniega bisitatuko dute. Gazteei zuzenduta, euskara sustatzeko helburuarekin antolatu da.
“Euskara eta Kirola” izenburua daraman solasaldia, goi mailako bi kirolarik gauzatuko dute: Eibar taldeko futbolari bat eta Caja Ruraleko txirrindularia.
Hala, Txema Añibarro aurten futboleko lehenengo mailara heldu den Eibar taldean defentsa bezala jarduten du. 2002an hasi zen futbol profesionalean Lemoako taldean.
Amets Txurruka aldiz, Caja Rural taldeko txirrindularia da. 2006an hasi zen txirrindularitza profesionalean Barloworld taldean. Denboraldi horretan gailendu zenez, Euskaltel Euskadi taldean lehiatu zen 2012an itxi zen arte. Urte horretan, Caja Ruralera salto eman zuen bertan geratzeko.
Gaur, urtarrilak 9 arratsaldeko 19.00tan Artziniega Museoko Areto Nagusian izango da hitzordua. Argazkiak eta autografoak egiteko parada egongo da.