Neguko egitarauaren barruan, aurreko urteetan bezala, Artziniega abiapuntu izanda, hainbat lekuetara gidatutako bidaiak antolatu dira.
Abenduaren 28 San Mamesen jokatuko den Euskal Selekzioa eta Kataluniaren arteko futbol partidua ikusteko udalak erositako sarrera guztiak agortu diren arren, itxaron zerrendan izena emateko aukera dago. Artziniegan erroldatuta dauden pertsonek 25€ ordaindu behar izan dute, ez erroldatuak aldiz, 28€. Autobusa, arratsaldeko 19tan aterako da Garai Plazatik.
Ganzorrotz mendi taldeak Valdezcarayra eskiatzera joateko aukera zabaltzen du 5 euroko bermea jarrita. Irteera, urtarrilaren 3rako antolatuta dago goizeko 7.30tan ateraz eta bertatik 18.30tan itzuliz.
Aurten, umeentzat zuzendutako irteera bakarra Arriaga Antzokiko ABAO Txikiko “Gabonetako Ipuinak” ikuskizunera izango da. Begiraleez lagunduta, 5 eta 14 urte bitarteko umeak joateko kopuru mugatua dago. Irteera, urtarrilaren 5an izango da goizeko 10:00etan atera eta 14:30ean itzuliz. Arriagara hurbilduko diren gazteek 11€ ordaindu beharko dituzte eta Artziniegan erroldatuek lehentasuna izango dute.
Aurreko urtean bezala, urteari amaiera mendian emateko Ganzorrotz mendi taldeak Peñalbara irteera antolatu du. Herriko frontoitik, geldoenak 10:00etan ateratzea eta arinenak 13:00etan irtetea espero da. Eguraldiaren arabera tontorrean hamaiketakoa egitea espero da.
Olentzeroren etorreraren ondoren, gaur Bilboko izotz pistara irteera antolatuta dago. Casillako izotz pistara joateko ez da adinik zehaztu eta irteera arratsaldeko 16tan finkatuta dago. Patinatzeko asmoa dutenek, 2,60€ ordaindu beharko ditu eta bakarrik hurbildu nahi denak 2€.