Artziniegako udaletxeak aurkeztutako Neguko ekintzen barruan, gaur arratsaldeko 19:00etan Museo Etnografikoaren areto nagusian, Imanol Epelde musikari zarauztarrak Etxepare Rap ikuskizuna aurkeztuko du.
Publiko gaztera zuzendutako kontzertua izango da, Bernard Etxepare Iparraldeko idazleak 1545eko Linguae Vasconum Primitiae poesia liburua errotzat hartuta, euskal literaturaren errepasoa egingo du.
Ezagutzen den Euskaraz idatzitako lehenengo liburuan hasi eta gaur egungo literaturaren azken argitalpenetan amaitzen du ibilbidea.
Euskal kulturaren testu adierazgarrienak, Rap musikaren bidez eguneratzen ditu. Abeslariaren ustetan, Axularrek, Oihenartek, Mirandek… egun zer esanik daukate, nahiz eta garai ezberdinetan idatzi.
Gazteei zuzendutako Rap kontzertuak, euskal literaturaren errepasoa egingo du ordubetean.
Imanol Epelde musikariarekin hitzordua Artziniega Museoko areto nagusian da eta sarrera guztiz doakoa izango da.