Ia 40 ekintza antolatu ditu Udalak negurako

Erredakzioa 2014ko abe. 13a, 13:53

Artziniegako Udalak 37 ekintzaz osatutako "Neguko egitaraua" aurkeztu du. Atzo (ostirala) izan zen lehena: Artixau xaboien tailerra. Gaur goizean (larunbata) tailerraren bigarren eta azken zatia egin dute, eta arratsalde partean, berriz, Gorobel mendilerroko artzaintzari buruz Salbagoro elkarteak egin duen liburuaren aurkezpena egongo da, 20:00etan Museo Etnografikoan. 

Hemen azpian daude hurrengo ekintzak. Udaletik azaldu dute ekintzen inguruko informazio gehiago www.artziniegakoudala.com helbidean topatu daitekeela. 

Abenduaren 16a, asteartea

Artziniegako udalak 37 ekintzaz osatutako "Neguko egitaraua" aurkeztu du. Atzo (ostirala) izan zen lehena: Artixau xaboien tailerra. Gaur goizean (larunbata) tailerraren bigarren eta azken zatia egin dute, eta arratsalde partean, berriz, Gorobel mendilerroko artzaintzari buruz Salbagoro elkarteak egin duen liburuaren aurkezpena egongo da, 20:00etan Museo Etnografikoan. 

Hemen azpian daude hurrengo ekintzak. Udaletik azaldu dute ekintzen inguruko informazio gehiago www.artziniegakoudala.com helbidean topatu daitekeela. 

Abenduaren 16a, asteartea

17:30:Oparietako poltsen eta Gabonetako burruntziaren haurrentzako tailerrak (5-8 urte).

18:00: Adinekoentzako festa jubilatuen etxean, txokolate-jana eta guzti.

Abenduaren 18a, osteguna

17:30: Oparietako poltsen eta Gabonetako burruntziaren haurrentzako tailerrak (9-13 urte).

19:00: “ETXEPARE RAP” Ikuskizuna Museo Etnografikoan. 16 urtetik aurrera gomendatua.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=XbhmChxnjRE]

Abenduaren 19a, ostirala

10:30: Olentzeroren festa eta kalejira hiribildutik. Txokolate-jana haurrentzat eta jaia Arteko Gure Ama Eskolan.

18:00: Gabonetako gozogintzako lehiaketa udaletxe zaharrean.

Abenduaren 20a, larunbata

11:00-14:00: Jostailu-bilketa, elkarteen lokaletan eta liburutegian, Gabon solidarioetarako. Zure

jostailuek beste haur batzuen irribarrea eragin dezakete.

12:00: Zatoz jaiotza parrokian jartzera! Udalerriko haur guztientzat.

Abenduaren 21a, igandea

18:30: “Ikazkina” iristea eta Olentzerorentzako gutunak biltzea Etnografia Museoan.

Abenduaren 22a, astelehena

LIBURUTEGIAN

11:00: Gabonetako opilen tailerra 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.

12:00: Gabonetako opilen tailerra 11 eta 15 urte bitarteko haurrentzat.

17:30:“Ipuin Berri On” ipuin kontaketa 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.

Abenduaren 23a, asteartea

MARTES

19:00: Proiekzio-solasaldia: “BIZIKLETAN EUSKAL HERRIAN ZEHAR” Arkaitz Astiazaranekin Etnografia Museoan.

Abenduaren 24a, asteazkena

16:30:Gabon gaueko duathloia: lasterketa oinez eta bizikletaz. Herrikoia eta adin guztietarako.

19:00:Olentzeroren kalejira tradizionala hiribilduko kaleetatik. Olentzero 18:00etan helduko da Geltoki Plazara, eta bertatik hasiko da kalejira Goiko Plazara heldu arte. Gaztaina erreak, ardo gozoa, gozoki-euria eta musika-animazioa egongo dira.

Abenduaren 26a, ostirala

11:00: IX. Bizikleta Festa. Martxa zikloturistak adin guztietarako.

16:00: Irteera Izotz gainean patinatzera La Casilla Pabiloian. Guztientzako ekintza.

18:00: Elkarbizine: “LA CAGE DORÉE” filmaren emanaldia Museo Etnografikoan. Doako sarrera, jatorrizko bertsioa azpitituluekin. Helduentzako.

Abenduaren 27a, larunbata

11:00- 14:00:Jostailu-bilketa, elkarteen lokaletan eta liburutegian, Gabon solidarioetarako. Zure jostailuek beste haur batzuen irribarrea eragin dezakete.

11:30 – 13:30: CUP-SONG (Edalontziekin egiten den perkusio dantza) eta grabaketa. 17:30: Disko festa MAR.ISK.AL DEJAIren eskutik, dantzatzeko eta dibertitzeko erregeen postariari itxaron bitartean.

19:30: Erregearen postariari harrera, Errege Magoentzako gutunak jasotzea eta txokolate-jana.

Abenduaren 28a, igandea

12:30: Gordexolako Isasiko Ama Abesbatzaren kontzertua Arteako Santutegian.

18:00:Dantza guztiontzat frontoian.

ETA, ARRATSALDEZ: Irteera Euskal Selekzioaren eta

Kataluniaren arteko futbol-partidara.

Abenduaren 29a, astelehena

11:30-14:00 / 16:30-19:00: GABONETAKO JOLAS TXOKOAK haur parkea kiroldegian.

19:00: Familia giroko ikuskizuna Kitilin eta Kattalin pailazoen eskutik, kiroldegian.

Abenduaren 30a, asteartea

11:30- 14:00 / 16:30- 19:00: GABONETAKO JOLAS TXOKOAK haur parkea kiroldegian.

19:00: Haurrentzako eta gazteentzako DISKO LATXA disko festa, kiroldegian.

Abenduaren 31a, asteazkena

10:00:Urtearen amaierako irteera Peñalbara. / Salida montañera fin de año a Peñalba.

Urtarrilaren 3a, larunbata

07:30: Irteera Valdezcarayra, eskiatzera. (Itzulera 18:30ean, handik).

Urtarrilaren 5a, astelehena

10:00:Irteera Arriaga Antzokira: ABAO TXIKI. “Gabonetako ipuinak”. Begiraleek lagunduta. Leku kopuru mugatua. 5 eta 14 urte bitarteko umeak

17:30: Talo-tailerra dibertitzeko eta askaria jateko Ekialdeko Erregeei itxaron bitartean.

19:30: Errege Magoen kabalgata frontoian.

Urtarrilaren 9a, ostirala

19:00: SOLASALDIA bi kirolari famaturekin Museo Etnografikoan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide