Munduko Jaiotzen erakusketa zabalik dago jada, Santxotena museo-tailerrean. Aurtengoa XVI. edizioa da eta berritasunekin dator. Iaz baino 200 jaiotza berri gehiago aurkezten dira, 1.473 hain zuzen ere.
Berritasunik nabarmenena, Artziniegari egiten zaion omenaldiaren jaiotzan Arteko Santutegiaren oholtzako irudi bat agertzen dela da. Bertan, XVI. mendeko arroparekin jantzita, Aiarako Jauntxoak, moja bati, Santutegiaren alboan etxe bat eraikitzeko eraikuntza tresnak ematen dizkiola ikusten da.
Horrekin batera San Jose agertzen da, Ama Birjinari Jesus umea ematen. Horretaz gain, munduko herrialde ia guztien jaiotzak aurki daitezke, forma, estetika, lokalizazio eta material ezberdinez osatuta. Hala, eredu tradizionalarekin apurtzen duten jaiotza Afrikarrak, non, gurasoak zutunik aurkezten diren eta aita umearen zaintzaz arduratzen den edo Kaktusez egindako jaiotza Latinoamerikarra… Jaiotzak kultura ezberdinen irudikapenak direla adieraziz, kultura ezberdinak erakutsi nahi ditu Teresa Lafragua antolatzaileak erakusketaren bitartez.
Erakusketa ikusgai dago Artziniegako Santxotena museo-tailerrean, ostegunetik igandetara 11.30tatik 13.30tara eta 16.00tatik 19.00tara, urtarrilaren 31rarte.