Hiriska emakume elkarteak, XIV. gabon azoka antolatuko du. Nahiz eta azoka abenduaren azaroaren 29tik abenduaren 8ra ospatuko den, dohaintzak egiteko epea zabalik egongo da ostegunera arte.
Azoka, jendeak emandakoa eta Hiriskako kideek egindako produktu ezberdinek osatuko dute.
Horien artean, liburuak, musika diskoak, filmak, jostailuak, etxea atontzeko artelanak, bertoko elikagaiak… aurki daitezke.
Urtero gauza berriak aurkitu ohi dira; dohaintzak eta Hiriskako kideek egindako produktuen artean.
Aurten, azokaren etekinak Artziniegako gazte batentzat izango dira. Tratamendu garestiko gaixotasun arraro bat detektatu zioten, konplikazio neurologiko eta distoniak eraginez. Terapia ezberdinak jasotzen dabil eta epe laburreko ikerketen emaitzen zain dago.
Hala ere, hasieran Ekuadorren eta zehazki Palenque inguruan, bertako nekazariekin lan egiten zebilen apaiz artziniegarraren proiektu berriak sustatzeko bideratzen ziren azokaren etekinak.
Hitzordua azaroaren 29tik abenduaren 8rarte da Artea erretiratuen egoitzako areto nagusian. Bertan Hiriskako kideak egongo dira azokaren kudeaketarako eta harremanetarako.
Dohaintzak egiteko, azaroaren 20 arte Hiriskako lokalean -liburutegiaren gainean- 18.30tatik 19ra egongo dira.