"Margolaria izatea gogorra da, bakardadean lan egiten duzulako"

Erredakzioa 2014ko aza. 11a, 12:32

JOSE MARIA PINTO (Artziniega, 1959) margolaria da eta pasa den astean Sofia erreginaren bitartez BMW sariak emandako ohorezko domina jaso zuen. Horren inguruan eta bere ibilbide artistikoari buruz mintzatu da.

Zer moduz domina jaso ostean?

Ondo, pozik, oso hunkigarria izan da. Lehiaketa oso famatua margolarien artean. Ospe handikoa da eta guztiok ezagutzen dugu.

Iaz finalista izan nintzen eta ondorioz koadroa urtebetez haiek izan dute. Hurrengo deialdia egiten dutenean koadroa itzultzen dute eta bide batez berria aurkeztu nien.

JOSE MARIA PINTO (Artziniega, 1959) margolaria da eta pasa den astean Sofia erreginaren bitartez BMW sariak emandako ohorezko domina jaso zuen. Horren inguruan eta bere ibilbide artistikoari buruz mintzatu da.

Zer moduz domina jaso ostean?

Ondo, pozik, oso hunkigarria izan da. Lehiaketa oso famatua margolarien artean. Ospe handikoa da eta guztiok ezagutzen dugu.

Iaz finalista izan nintzen eta ondorioz koadroa urtebetez haiek izan dute. Hurrengo deialdia egiten dutenean koadroa itzultzen dute eta bide batez berria aurkeztu nien.

Egindakoen artean bat hautatu nuen.

Koadroak itsasoarekin harremana dauka.

Bai, gaia egindako bidaia baten harira sortu zitzaidan. Cadizera egin nuen bidaia. Baelo Klaudia hiri erromatarrean dagoen museoaren barrutik hartutako bista bat da.

Museo oso modernoa da arkitektura aldetik. Barrutik hondartza ikusten da eta artean dagoena da beirazko hesi bat. Koadroan ia ez da ikusten.

Ikusitako irudien artean hau izan zen gehien gustatu zitzaidana eta landu duen. Koadroa ez da egindako argazkia bezala.

Madrileko Teatro Real-ean eman dizute domina eta hainbat pertsona ospetsu egon ziren ekitaldian.

Bai, pasa den ostegunean. Aurten bertan egin da, aurrekoetan Audiotorio Nacional-ean egiten zuten, txikiagoa dena.

Aurten ikusgarria izan da, jendez gainezka, 1700 gonbidatu zeuden, jende oso famatua, kultura eta ekonomiaren esparrutan... hautatzeko aukera zegoen (barreak).

Eta urtero lez Sofia Erreginak eman ditu sariak eta horrek ematen dio daukan ospea.

Eta nola sentitu zara hainbat pertsona famatuen artean?

Ni margolari bat gehiago bezala sentitu naiz. Margolari askoren artean. 10 domina jaso ditugunok eta lau sarituak geunden.

Elkarri babesa eman diogu.

Senide batzuk ere etorri dira, beraz, gustura.

Zure ibilbide profesionalean zer suposatzen du sariak?

Zerbait garrantzitsua da oihartzuna duelako. Pinturan garrantzitsua da jendeak hitz egitea.

Lehiaketak jende asko mugitzen du eta oihartzuna du. Galerientzat ere garrantzitsua da.

Eta artistarentzat ere bai, jakina.

Honetaz gain nire ibilbidean nabarmenduko nuke 30 urte eman ditudala margotzen eta asko mugitu naizela. Hainbat erakusketetan parte hartu dut eta sari gehiago ditut.

Eta Gredos Saria lortu dut 2006an. Eta askotan finalista izan naiz hamaika lehiaketetan.

Ez zara BMW lehiaketan saria lortzen duen lehenengo margolari artziniegarra. Herri aproposa da artistentzat?

Leku lasaia da, gustura bizitzen da hemen, naturaz inguratuta gaude... Hori gogoko dugu.
Bestalde, herri batean bizitzeak laguntzen du hiria beste begi batzuekin ikustea. Arreta deitzen didate hiriaren hainbat gauza.

Hirian bizi nintzenean nazkatuta nengoen eta orain gustura joaten naiz.

Zer gai mota eta nola lantzen dituzu artista gisa?

30 urte eman ditut margotzen eta bolada ezberdinak izan ditut. Azken bolada honetan saiatzen naiz islatzen bizi ditugun gertaeren oroitzapenetan geratzen zaigun irudia.

Bizitzan berehala gertatzen dira gauzak eta oroitzapen bilakatzen dira. Oriotzapenen irudiak ez dira 3D. Lainotsuak dira, gauza garrantzitsuak gogoratzen ditugu bakarrik.

Egiten ditudan iruditan atmosfera bat sortzen saiatzen naiz.

Teknikaren aldetik nik olioa eta akrilikoa lantzen dut. Akrilikoa erabiltzen dut oinarri egiteko, nahiko modu abstraktuan eta gainean olioz gaia lantzen dut.

Hori baino lehen lan asko egiten dut ordenagailuarekin. Egungo bitartekoak erabiltzen ditut margotzeko, XXI. mendeko margolaria naizen heinean. Ordenagailuak asko laguntzen nau nahi dudan irudia garatzen.

Nahi ditudan aldaketa guztiak egiten ditut, elementu beste batzuk kentzen ditut, beste batzuk gehitu... hori da prozesua gutxi gorabehera.

Margolaria izatea gogorra da?

Bai. Gogorra da. Une distiratsuak ditu, oraintsu bizi izan dudana bezalakoa. Baina gogorra da bakardadean lan egiten duzulako.

Estudiora heltzen zarenean zure buruarekin borrokatu behar duzu. Une zailak igarotzen ditut. Beti ez dira gauzak nahi duzun moduan geratzen eta gogorra da.

Edonola ere, ez da jendeak pentsatzen duen moduan. Jendeak badauka ideia bukolikoa; margolariak disfrutatzen du, margotzeak lasaitzen du...

Hori ez da horrela. Lasaitu baino erronka suposatzen du margotzeak. Zure frustrazioei aurre egin behar diezu, bidea topatu behar da, marka utzi pertsonala izan dadin...

Galdera askori erantzun behar diezu: zer margotu, nola margotu, nola saldu, non egingo duzun erakusketa, norentzat margotzen duzun... eta bakoitzari erantzuna eman zaio.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide