Jose Maria Pinto margolari artziniegarrak BMW taldeak eskaintzen dituen sarien ohorezko domina eskuratu du. Sarien banaketarekin kultur arloan eta zehazki pinturan aritzen diren artistak sustatzea da.
Hala, BMW taldeak eskaintzen dituen sarien jasotzaileek, diruaz aparte, kultur mailan onarpena eta ospea jaso ohi dute.
Artearen munduko talentu berriak bultzatzen saiatu da sari horien 29. lehiaketan baina aurten berritasunari saria eman dioten lehen urtea da.
Horretaz aparte, hiru gazte saritu dituzte eta aurtengo lehen saria, 29 urteko gazte bati eman diote. 800 bat parte hartzaileetatik, beste 10 margolariei ohorezko domina emango diete, horien artean Jose Maria Pinto aiaraldearra dagoelarik. Horregatik, Madrilen bertaratu beharko da saria jasotzeko.
Espainiako erregina ohia
Hedabideek zabaldu dute Sofia Espainiako erregina ohiak banatuko ditu sariak azaroaren 6an Madrilgo Teatro Realen. Epaimahaian Vocento taldeko lehendakariak eta Luis María Ansón kazetariak parte hartu dute, besteak beste.
Duela hamabost urte Alejandro Quincoces margolari artziniegarrari BMW taldeko kultur arloko lehen saria eman zioten.