"Mendi lasterketan aritzeko Aiaraldean malda politak daude"

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko urr. 29a, 10:44

ZURIÑE FRUTOS (Artziniega, 1986) korrikalaria da. Areto futbolean hasi eta mendi lasterketak egiten bukatu du. Ez edonola gainera, Euskal Kopan hirugarren postua lortu du.

 

Gorbeia Suzien lasterketa ospetsuan hirugarren sailkatu zinen. Pozik,ezta?

ZURIÑE FRUTOS (Artziniega, 1986) korrikalaria da. Areto futbolean hasi eta mendi lasterketak egiten bukatu du. Ez edonola gainera, Euskal Kopan hirugarren postua lortu du.

 
Gorbeia Suzien lasterketa ospetsuan hirugarren sailkatu zinen. Pozik,ezta?
Ez nintzen Gorbeiako proban hirugarrena izan, Euskal Kopakoa baizik. Azken lasterketa izan zen Gorbeia Suzienekoa. Guztira 6 proba izan dira, horregatik zapaldu nuen podiuma Gorbeian. Hala ere, lasterketa txarra egin nuen, ez nengoen ondo, ahalik eta hoberen bukatu nituen 32 kilometroak. 

Euskal kopan parte hartzen duzun aurreneko aldia da, zelan daramazu?
Lehen proba apirilean izan zen, Urnietan. Gero etorri ziren Lakuntza, Bidarrai, Zumarraga, Olazti eta Gorbeia. Probintzia denetatik ibili naiz korrika. Kilometro gutxien zituen karrerak 21 izan zituen, eta gehienak 61.. Gutxi gora behera bi ordu behar dira horretarako, behintzat. Euskal Kopan eta mendi lasterketan lehengo urtea dut, orain arte errepidean ibiltzen nintzen korrika. 

Korrikalari gisa nolakoa izanda egin duzun ibilbidea?
Areto futbolean jolasten nuen, baina herriko taldea desagertu zen eta kirola egiten jarraitzeko korrika egiteari ekin nion, asfaltotik. Urte bat pasa nuen horrela, errepidetik korrika, tarteka lasterketa batzuetan hartzen nuen parte. Artziniegako lagun batek mendi lasterketak egitera animatu ninduen eta frogatzea erabaki nuen! Mendia gehiago gustatzen zait, bistak politagoak dira eta lasterketekin paisai ederrak ikusten dira.

Lasterketak denbora laburrean egiteko entrenamendu luzeak egin beharko dira, edo?
Bai, zerbait nahi baduzu behintzat! Hasieran lasai hasi ninten, frogatzeko helburuarekin. Hobetzeko orduak sartu behar dira, igandeetan entrenatzea barne, eta horretarako gauza batzuk utzi behar dituzu. Aiaraldean gainera horretarako malda politak daude. Ni Artziniegatik eta Urduñako mendizerratik ibiltzen naiz, mendi gogorrak entrenatzeko ondo datorkigu.


Aiaraldean ala kanpotik lehiatzea, zer duzu nahiago?
Kanpotik ibiltzea, beste leku batzuk ikusi eta ezagutzen dituzulako, nahiz eta kotxea hartu behar izan. 

Zein da zure buruari jarri diozun erronka?

Euskal Kopako denboraldia bukatu da. Orain lasai nago. Gorputzak deskantsua behar du. Martxoa-apirila aldean Euskal Kopa eta Espainiakoa hasiko dira. Agian datorren urtean hori frogatuko dut, "Ertza mendi kluba-Miribillako otsoak" klubean sartuta bainago eta karreretara norbaitekin joatea hobea da beti! Euskal Kopako oraingo irabazlea, Sandra Sevillano, nire klubekoa eta laguna da, eta agian harekin animatuko naiz Espainiakora!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide