567.000 euro gastatuko ditu Udalak 13 obretan

Gobernu espainiarrak soberakinak zeuzkaten udalei dirua gastatzeko baimena eman die eta Artziniegakoak 680.350 euro baino gehiago dauzka. Horietatik 567.000 euro erabiliko ditu 13 obratan.

Gobernu espainiarrak soberakinak zeuzkaten udalei dirua gastatzeko baimena eman die eta Artziniegakoak 680.350 euro baino gehiago dauzka. Horietatik 567.000 euro erabiliko ditu 13 obratan. Udalak dagoeneko esleitu ditu udaletxeko igogailua -113.000 euro-, orain berriztatzen ari diren Erretes Tuterako eskola zaharrak -12.249,99 euro jarriko ditu tokiko erakundeak- eta Soxogutiko La Cruz baserriaren bidea -40.256,71 eurori esker, Eusko Jaurlaritzak %80 ordainduko duelarik-.

Diru kopuru garrantzitsuena udal gobernuak proposatutako udaletxetik kiroldegira doan errepidean hobekuntzak eta espaloiak egitera bideratuko da. Arabako Foru Aldundiari eskatutako diru-laguntza izango da obraren gehiengoa ordainduko duena, hala ere, soberakinaren 300.000 euro horretara bideratuko dira. Urte amaierarako obren esleipena egin nahi zuten baina proiektua egiteke dago. Proiektua onartu ostean, desjabetzeak egin behar dira lanekin hasteko. 2015ean amaitzea espero dute.

Barratxiko zubi zaharra berriztatzea eta bertatik igaroko den bidearen azterketa ere egingo da. Horrekin batera, La Dehesa bidearen mugaketa eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, La Cruz de Barrueloko baserrietara doan bidea berrituko da, Jauregiaren aurreko bidea moldatzearekin batera.

Azken orduan, soberakinetik gastatzeko obra berriak gehitu dira, hala nola, futbol zelaiaren inguruan korrika egiteko pista, Benta eta Gordelizeko ur presioaren igoera eta Geltoki plazako auzotarrak eskatzen zuten gunearen argiztatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide