Izorian burututako Ur Partzuergoaren Gobernu Batzordean Javier de Andres Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiarekin biltzea erabaki dute, azpiegitura hidraulikoen berehalako finantzaketaren beharra dela eta.
Horretarako, aurrena, AFA eta URAren arteko akordioa sinatzea eskatuko diote. Izan ere, Plan Zuzentzailean erabaki bazen ere, gaur egun finantzaketarik gabe jarraitzen dute. Akordioak Artziniegarako saneamenduaren soluzioa barnebiltzea nahi da.
Horretaz gain, AFAk, URArekin batera, hondakin-urak garbitzeko estazioa eraikitzeko Markixana eta Basaurbeko lur sailen erosketa finantzatzea dute xede, 1.250.000 eurotan baloratua. Eragiketa hori lehentasunezkoa da. Izan ere, Gobernu Zentralak hurrengo aurrekontuetan azpiegitura biak finantzatzeko partida txertatu duela iragarri du. Lur sailen erosketa Aldundiko Desjabetze Zerbitzuak tramitatzea da Gobernu Batzordearen nahia.