Baku United FC Jonathan Camara artziniegarrak parte hartzen duen futbol areto taldeak Europako txapelketako txanda nagusiko lehen bi partidak irabazi ditu eta hurrengo kanporaketan egongo da.
Serbiako Kragujevac hirian jokatu dituzte UEFA Futsal Cupeko bigarren kanporaketak. Asteazkenean Luparense talde italiarraren aurka 2-6 irabazi zuen Baku United-ek. Ingelesen artean, Marcelo bi eta Tobek hiru gol sartu zituzten eta Jonathan aiaraldearrak ere beste bat egin zuen.
Atzo KFC Ekonomacen talde serbiarraren aurka jokatu zuen eta Baku United-ek garaitu zuen berriro, 1-4 hain zuzen. Hurrengo hitzordua, Athina greziarrekin izango dute bihar.
Bretainia Handiko areto futboleko txapelketari dagokionez, Baku United FC lehen postuan dago bederatzi puntuekin, sei puntu dituen FC Baltic United-ek jarraituta.